Gabriela Lasalle eta Lluis Puigvert kataluniarrak garaile junior trailean
Inoizko partaidetzarik handiena izan du gaztetxoen probak, 88 korrikalarirekin.
Gabriela Lasalle eta Lluis Puigvert kataluniarrak nagusitu dira Zegama-Aizkorri XII. Junior trailean. Denera 88 gazte zeuden izena emanda 10,4 kilometroko ibilbidea egiteko.
Aurten Next Gen Serietako bi probetatik lehena izan da Zegamako junior traila.
SAILKAPENA
Neskak
1. Gabriela Lasalle
2. Ione Oar-Arteta
3. Paloma Castro
Mutilak
1. Lluis Puigvert
2. Marti Costa
3. Adrian Lopez