Lokatzezko 42 kilometro dituzte aurretik
Goizeako 09:00ak puntuak zirela abiatu da 2023ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Ibilbidean aldaketa egin behar izan dute antolatzaileek, eta gailurreria saihestuz, Aizkorritik Arbelarrera jaitsiko dira zuzenean mendi korrikalariak, eta 300 metro laburragoa izango da lasterketa. Euri-jasa handi baten pean abiatu dira, eta mendian sentsazio termikoa 0 gradu ingurukoa dela adierazi dute.

Euri-jasa handi bat pean abiatu dira 09:00etan 2023ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko 538 parte-hartzaileak.
Antolatzaileek ibilbidean aldaketa bat egitea erabaki dute, mendi lasterkarien segurtasuna bermatze aldera. Aizkorritik (23,3 km) Arbelarrera (25 km) jaitsiko dira zuzenean korrikalariak, eta ibilbidea 300 metro inguru laburragoa izango da.
Tweets by goierriHitza