Zegama-Aizkorri 2023 mendi maratoiaren bideoa
Eguraldiaren baldintza zorrotzen pean jokatu da gaur Zegama-Aizkorri 22. mendi maratoia. Manuel Merillas espainiarra (3:42:01) eta Daniela Oemus (4:31:54) alemaniarra izan dira irabazleak, eta Aritz Egea urretxuarra eta Oihana Kortazar elgetarra lehen euskaldunak. Albiste barruan duzue mendi maratoiaren laburpen bideoa.
Lainoa, euria, lokatza eta haizea. Eguraldi traketsaren baldintzen menpe jokatu da gaur Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren 22. edizioa. Horregatik erabaki du antolatzaile taldeak ibilbidean aldaketa egitea, eta korrikalariak ez dira gailurreriako harrartean ibili. Aizkorrira igota, handik Arbelar aldera jo dute, Urbiara iritsi eta handik Andraizko azken igoerara. Manuel Merillas espainiarra eta Daniela Oemus alemaniarra izan dira azkarrenak.
Sailkapen nagusia gizonezkoak
1. Manuel Merillas (Espainia), 3:42:01
2. Elhoussine Elazzaoui (Maroko), 3:42:28
3. Jonathan Albon (Britainia Handia), 3:45:01
4. Remi Bonnet (Suitza), 3:48:19
5. Robert Pkemoi (Kenia), 3:49:25
Sailkapen nagusia emakumezkoak
1. Daniela Oemus (Alemania), 4:31:54
2. Caitlin Fielder (Zeelanda Berria), 4:34:04
3. Theres Leboeuf (Suitza), 4:37:41
4. Sylvia Nordskar (Norvegia), 4:43:57
5. Blandine L’Hirondel (Frantzia), 4:48:32