Inoizko talde kopuru handiena 100. Ordiziako Klasikoan
Txapel Gorri Elkarte antolatzaileak jakinarazi duenez, 22 taldek eman dute izena uztailaren 25eko probarako. Uztailaren 8an, II. Emakumeen Ordiziako Klasikoa izango da, eta uztailaren 22an, 50. Txapel Gorri proba.
Txapel Gorri Elkarteak jakinarazi duenez, inoizko talde kopuru handiena izango du aurtengo Ordiziako Klasikoak. Probaren 100. edizioa izango da, eta hori dela eta, antolakuntzak talde gehiago lortzeko esfortzua egin du. Urteurrenaren berri emateko liburu bat ere prestatzen ari dira, Ordiziako txirrindularitzaren eta klasikoaren inguruan. Irailerako edo urrirako amaitzea aurreikusi dute.
Uztailaren 25eko Ordiziako Klasikoaz gain, uztailaren 8an II. Emakumeen Ordiziako Klasikoa izango da, Gipuzkoako Txapelketarako baliagarria izango dena kategoria guztietan. Uztailaren 22an, berriz, 50. Txapel Gorri Proba izango da, eta urriaren 22an, VII. Marino Lejarreta Klasikoa.
100. Ordiziako Klasikoan parte hartuko duten taldeak:
UCI World Teams
- Astana Qazaqstan Team (Luxenburgo)
- EF Education-Easypost (Ameriketako Estatu Batuak)
- Movistar Team (Espainia)
- Team Jayco Alula (Australia)
- UAE Team Emirates (Arabiar Emirerri Batuak)
UCI ProTeams
- Burgos-BH (Espainia)
- Caja Rural-Seguros RGA (Espainia)
- Eolo-Kometa Cycling Team (Italia)
- Euskaltel-Euskadi (Espainia)
- Human Powered Healt (Ameriketako Estatu Batuak)
- Kern Pharma (Espainia)
- Lotto Dstny (Belgika)
- Q36,5 Pro Cycling Tea (Suitza)
- Total Energie (Frantzia)
UCI Continental
- ABTF Betao-Feirense (Portugal)
- Bai Sicasal Petro de Luanda (Angola)
- Efapel (Portugal)
- Electro Hiper Europa (Espainia)
- Eurocyclingtrips (Guam)
- Global 6 Cycling (Zelanda Berria)
- JCL Team Ukyo (Japonia)
- May Stars (Ruanda)