Urolaren gizonezkoen gazte mailako taldeak igoera lortu du eta lehen taldeak 6 eta 0 irabazi du
Jon Viedmak futbola utziko du lehen taldean hamar denboraldi egin ondoren eta taldekideen omenaldia jaso du
Urola Kirol Elkarteak asteburu borobila bizi izan du. Gizonezkoen gazte mailako taldea Ohorezko Mailara igo da eta gizonezkoen lehen taldeak 6 eta 0 irabazi dio Zumaiakori. Azken partida horren hasieran Jon Viedma jokalaria omendu zuten. Viedmak hamar denboraldi eman ditu Urolaren lehen taldean eta futbola uztea erabaki du.