«Beasainek ezkerrerako aldaketa behar du»
Zinegotzia kargua izan du Eva Alvarezek azken legealdian. Udal hauteskundeetara begira "lehen aldiko ilusioarekin" eta urteotako "esperientzia gehigarriarekin" dator.
Zer ekarriko dio zuen hautagaitzak herriari?
Gure hautagaitzak herriari Udala kudeatzeko beste modu bat dagoela erakusteko aukera emango dio, beasaindarren beharrek izan behar dutela erdigune eta haiek lehenetsi behar direla, eta pluraltasuna eta aniztasuna ordezkatu behar direla eta, hala, guztion eskubideak defendatu. Haien ahotsa izan nahi dugu, eta udalaren osoko bilkuretan eta batzordeetan entzun dadila.
Beasainek ezkerrerako aldaketa bat behar du gizarte-babesean, herritar ororen berdintasunagatiko borrokan, guztiontzako ongizate-estatua bermatzeko. Kalean segurtasun handiagoa behar dugu, irisgarritasun unibertsala eta udalerri berdeagoa.
Zein dira datozen urteetarako proiektu garrantzitsuenak?
Etorkizuneko Beasain izan behar dugu gogoan, behar dugunari aurre egin eta murgilduta gauden erronken aurrean udalerriaren etorkizuna planifikatu. Beasain modernoa, aktiboa, soziala, inklusiboa eta berdinzalea behar dugu. Tokiko enplegua aktibatu behar dugu; alokairuko etxebizitza gehiago behar dugu, eta prezio eskuragarriagoa duena; udalerriko mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzea proposatzen dugu; eta Beasaingo sozialistok udalerriko segurtasunik ezeko egoerari erantzun behar zaiola nabarmendu ohi dugu.
Gainontzean ere, sozialistok, proposamen berritzaileak egiten ditugu; CAFen lehengo sarreraren balioa nabarmentzeko espazio bat aldarrikatzea, bai eta udalerriaren industria-bilakaera ere nahi ditugu.
Berriro zara alkategai. Nola ikusten duzu zure burua?
Lehen aldiz alkategai izan nintzen ilusio berarekin; ilusio horrez gainera, legealdi honetan Beasaingo zinegotzi izateak eman didan udal-esperientzia ere badut. Esperientzia errepikaezina izan da; izan ere, pandemia soziosanitario bat gainditu behar izan dugu, hartatik suspertu eta Ukrainako gerraren krisialdiari aurre egin. Orain, suspertzea finkatu behar dugu, inor atzean utzi gabe.
Udal-oposizio aktiboa eta gardena egin dugu, eta, horretarako, udalaren gaietan parte hartzen saiatu gara; hura askotan zaila da egitea, gehiengo osoa duen udal-gobernuaren jarrera kontuan hartuta.
ALDERDI SOZIALISTA (PSE-EE).
Titularrak
1. Eva Alvarez Atanes.
2. Angel Redondo Fernandez.
3. Edith Gonzalez Ramos.
4. Emilio Francisco Lumbreras Malpartida.
5. Maria Victoria Alvarez Atanes.
6. Imanol Segade Apalategui.
7. June Redondo Perez.
8. Claudiu Ioan Martin.
9. Agustina Medina Jimena.
10. Hector Callado Del Hoyo.
11. Maria Carmen Barradas Pintor.
12. Luis Alvarez Fraga.
13. Ana Maria Fernandez Oviedo.
14. Antonio Gutierrez Martinez.
15. Alberto Mendoza Laborde.
16. Saladina Atanes Alvarez.
17. Fernando Boada Gonzalez.