«Hain beharrezkoa den aldaketa eragingo dugu»
Lau urtez zinegotzia izan eta gero, EH Bilduren alkategaia izango da Hasier Agirre. "Gogo" eta "konpromiso handia" du, "Beasainek behar duen aldaketa eragiteko".
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak herriari?
Guztiontzat, elkarrekin eraiki nahi dugun Beasain bizi bat. Esaldi honek bikain adierazten du nolako herria nahi duen EH Bilduk. Elkarrekin eraikitako Beasain nahi dugu, herritarrekin kolaboratzetik kooperatzera igarotzeko garaia da, politika egiteko modu berriak behar ditugu instituzioak herritarrengan gerturatzeko. Herri bizi bat nahi dugu, jasangarria, dinamikoa, euskalduna. Guztiontzat diogunean, herritarrik atzean ez uzteaz ari gara, etxebizitza bat izateko dugun eskubideaz, kalitatezko zaintza komunitario publiko bat izateaz, arrakala ekonomikoak gutxitzeaz, feminismoaz…
Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
Aipatu helburuak lortzeko hainbat proposamen ditu EH Bilduk. Olaran faktoria deitu dugun egitasmoa, Beasainek aspalditik behar duen erabilera anitzeko azpiegitura bat eraikitzea proposatzen dugu: kultura ardatz, topagunea, sorkuntza…proiektu ireki bat, beasaindarrekin batera pentsatu, elikatu eta gauzatu nahi dugun proiektua. Etxebizitza politika izango da beste zutabetako bat, alokairu soziala oinarri duen etxebizitza plan bat sustatuko dugu Beasainen. Herritarren ongizate arazoei aurre hartuko dion Udal zerbitzu bat jarriko dugu martxan, egoera zaurgarriak, soldaten arteko arrakalak, azpikontratazioa eta kanpotik datozenentzat harrera integral bat emango duen zerbitzua. Lanaren aitortzan oinarritutako zaintza zerbitzu publiko komunitarioa bultzatuko dugu, zaindua eta zaintzailearen duintasuna erdigunean jarriaz. Beasaingo emakumeen parte hartzea eta ahalduntzea bultzatzeko Emakumeen etxea, herriko haur gazte eta nerabeentzat ludoteka eta Gaztelekua irekitzea gain, gazteri politikak sustatuko dituen udal saila sortuko dugu, mugikortasun jasangarria bultzatzeko hainbat neurri ere proposatu ditugu: bizikleta aparkalekuak eta Beasain komunikatuko duen herri autobusa, kasu.
Aurrenekoz aurkezten zara alkatetzarako. Nola ikusten duzu zure burua?
Lau urtez zinegotzi gisa haritu ondoren pauso natural bat dela esango nuke. Gogo eta konpromiso handia dut: batetik, Beasainek hain beharrezkoa duen aldaketa eragiteko indarra eta beharra sumatzen ditudalako eta, bestetik, konfiantzaz eta lasai, Beasaingo EH Bilduko hautagai, kide eta lagunez inguraturik egoteko zortea ikaragarria dudalako.
EUSKAL HERRIA BILDU (EH Bildu).
Titularrak
1. Hasier Agirre Elkoroberezibar.
2. Nerea Manzisidor Mendizabal.
3. Aitor Urdangarin Irastorza.
4. Yolanda Hernandez Rodriguez.
5. Iker Urteaga Rebollar.
6. Xabier Remigio Moreno Iruin.
7. Aloña Etxezabal Muñoa.
8. Maite Biain Gamayo.
9. Asier Imaz Telleria.
10. Esti Amenabarro Iraola.
11. Aitor Mujika Calvillo.
12. Janire Monroy Usandizaga.
13. Alexander Guerra Aranburu.
14. Maria Belen Sarasola Miralles.
15. Eloy Ricardo Ponciano Sanchez.
16. Monica Maria Calvillo Arteaga.
17. Federico Toledo Miguel.
Ordezkoak
1. Leire Barandiaran Barandiaran.
2. Aitor Martin Urteaga Osinalde.
3. Milagros Izagirre Iriondo.