«Hutsune politiko bat betetzeko helburua dugu»
Beasainen lehenengoz aurkeztu du Elkarrekin-Podemosek hautagaitza. Wesley Aritz Corsitto da alkategaia eta erronka berriari heltzeko "ilusio handia" du.
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak herriari?
Ezker alderdi ezberdinak biltzen dituen hautagaitza bat sortzeko gauza izan gara. Beasainen bada hutsune politiko bat, hori dela eta azken aldiko hauteskundeetan hainbat Beasaindarrek ez dute bozkatu, euren kezkak eta pentsamoldeak modu berean ulertzen dituzten ordezkari gabeziagatik. Beste batzuek berriz, gertuen sentitzen duten aukera politikoaren alde egin dute, guztiz asebete ez arren. Azkenik, talde politiko zehatz baten aurka egiteagatik bozkatzen dutenak ere badira.
Gure asmoa Beasaindarren zerbitzura politikagintzan ikuspegi ezkertiar batetik leialki jardungo duen eta hutsune hori beteko duen aukera izatea da, beti ere politika zerbitzu publiko bat bezala ulertzen, eta ez negozioa bezala.
Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
Proiektu nagusiak zehaztea baino garrantzitsuagoa iruditzen zaigu Beasaindarren lehentasunak zein diren jabetzea. Argi dago herritarren zati handi batek ez duela bere burua politika munduan ordezkatua sentitzen eta, ondorioz, axolagabetasunez eta nagikeriaz ikusten duela hauteskunde prozesua. Guk Udal Hauteskundeek duten garrantzia azpimarratu nahi dugu, Beasaindarrek euren ahotsa entzun dadin eta iritziak adieraz ditzaten garai aproposena baita. Horregatik, jendearen partaidetza eskatzen dugu, bozka dezatela denon artean Beasain hobe bat eraiki dezagun, baita hauteskundeen ondoren ere, Udal proiektuak ahalik eta herritar gehienen adostasunaren fruitu izan daitezela. Gero, gure proposamenek Beasaindarren oniritzia jasotzen badute, aurrera egiteko moduan izango ginateke.
Aurrenekoz aurkezten zara alkateratza. Nola ikusten duzu zure burua?
Ilusio handiz eutsi diot aurrean dugun erronka berri honi. Bai ni eta bai gure hautagaitza lehenengoz aurkeztu gara Udal Hauteskundeetara, herriko alderdi politiko eskaintza zabalduz. Argi dago niri egokitu zaidan rola betetzeko hautagai apropos bat baino gehiago genuela, azken finean antzeko ideiak partekatzen baititugu, beraz nire hautagaitza denon artean adostutakoa izan da. Garrantzitsuena, guztiok dugun helburu berbera, Beasaingo herria arnasberritzen eta hobetzen laguntzea da.
ELKARREKIN PODEMOS – EZKER ANITZA
Titularrak
1. Weley Aritz Corsitto Agirre. (POD.).
2. Maria Jose Jimenez Cava. (PODEMOS).
3. Iñaki Saldaña Herrero. (PODEMOS).
4. Isabel Terron Conde. (PODEMOS).
5. Jose Luis Valero Royuela. (PODEMOS).
6. Saioa Sodupe Guardabrazoas. (POD.).
7. Ander Jimenez Cava. (PODEMOS).
8. Olivier Cuellar Sucarrat. (PODEMOS).
9. Maria Jose Garmendia Auzmendi (Ind.).
10. Jon Ander Arakama Camino. (POD.).
11. Jose Ramon Ruiz Valverde. (POD.).
12. Nagore Cabrera Rodriguez. (POD.).
13. Valentin Izagirre Bengoetxea (Ind.).
14. Leire Valero Madriz. (PODEMOS).
15. Tomas Parra Pascual (Independentea).
16. Francisco Garcia Hurtado. (POD.).
17. Jose Manuel Calvo Santos. (POD.)