«Inor atzean utzi gabe, beasaindarrak ditugu erdigunean»
Leire Artola Beasaingo alkatea izan da, Aitor Aldasoro ordezkatuz, 2020ko abendutik, hortaz, lehenengo aldiz aurkeztuko da udal hauteskundeetara. "Gogotsu, herritarren babesa jasoz gero, buruan ditugunak egi bihurtzeko", nabarmendu du EAJren alkategaiak.
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak herriari?
Eskarmentua, ilusioa, freskura, ezagutza edo konpromisoa bezalako baloreak ikusten ditut gure zerrendari begiratzen diodanean. Zein Beasain nahi dudan argi daukat. Eta nola lan egiten dugun ikusteko aukera izan du herritarrak. Bozkatzeko orduan, badute non eta zer konparatua beasaindarrek.
Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
San Inazio eta Esteban Lasa kaleak eraberritu, oinezkoentzako espaloi zabalagoak txertatuz, eremu atseginago bat bihurtu dadin; Ezkiagako uholdegarritasuna hobetu eta bertako urbanizazioa txukun egitearekin, norabide bikoitza berreskuratu; atletismo eta erabilera anitzeko modulu berria egin Antzizar inguruan; Oriako bide berdea amaitu; bertako industriari begira, talentua bertan geratzeko eta erakartzeko proiektuarekin jarraitu; herritarren komunitate energetikoa sortu, beasaindarrek kontsumitzen dugun energia sortzeko; nahigabeko bakardadeari aurre egiteko, belaunaldiartekotasunaren lanketarekin jarraitu; zaintza eredu berriak ezartzen joan; etxebizitza aukera zabaldu, alokairua sustatuz eta gazteen etxebizitza beharrari erantzunez; euskararen erabilera areagotzeko proiektuekin jarraitu (parketarrak, hizkuntza errefortzua, euskara helburu duten udaleku itxiak…). Beasaindarrak ditugu erdigunean, inor atzean utzi gabe, egungo beharrei erantzun eta etorkizuneko Beasain oparo bat marrazteko. Zerrenda amaigabea da. Lanerako ilusioarekin gaude. Nora eta nola joan nahi dugun seinale!
Aurrenekoz aurkezten zara alkatetzarako. Nola ikusten duzu zure burua?
Eskarmentuak ematen duen patxadarekin. Beasaindarren dirua kudeatzeaz ari gera eta horrek arduraz jokatzera behartzen gaitu. Gogotsu, herritarren babesa jasoz gero, buruan ditugunak egi bihurtzeko. Gaur arte bezala, etsi gabe, emandako hitza betetzeko asmoz. Lana, lana eta lana. Dedikazioa. Horrek bereizi gaitu eta bereiziko gaitu aurrerantzean ere.
EUZKO ALDERDI JELTZALEA (EAJ).
Titularrak
1. Leire Artola Ugalde.
2. Adur Ugartemendia Leunda.
3. Ainhoa Arrese Arratibel.
4. Mariola Pascual Paredes.
5. Edorta Díaz del Río.
6. Maria Elena Ruiz Zabala.
7. Michel Ventureira Irizar.
8. Olatz Arrese Imaz.
9. Aitor Aldasoro Iturbe.
10. Juan Miguel Ayestaran Barandiaran.
11. Mireia Yurrita Semperena.
12. Mikel Plazaola Oyarzabal.
13. Diana Paola Rubiano Meza.
14. Gorka Berasategi Santos.
15. Ana Isabel Ayestaran Irastorza.
16. Xabier Iraeta Otamendi.
17. Maria Encarnación Arrieta Telleria.
Ordezkoak
1. Asier Arrese Zabala.
2. M. Aranzazu Aseguinolaza Azcargorta.
3. Jose Francisco Plazaola Muguruza.