"Zaintza oinarri daukan herri bat egin nahi dugu"
Aurreko urteetako lanari jarraipena eman nahi dio Legorretako EH Bilduk. Iñaki Agirre alkategai berriak "ilusioz eta urduritasun puntu batez" ekingo dio.
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak Legorretari?
Legorretako EH Bilduk urte asko daramatza udaletxearen buru lan ona eginez eta guk lan on horri jarraipena emango diogu. Gure helburua legorretarrok geroz eta bizi kalitate hobea izatea izango da. Horretarako inoizko parte hartzerik zabalenarekin garatu dugun “Legorreta 2030” plan estrategikoan dauzkagun helburuak lortzeko proiektuak gauzatuko ditugu.
Zein izango dira proiektu nagusiak?
Zaintza oinarri daukan herri bat egin nahi dugu eta horretarako eguneko zentro bat jartzea izango da gure helburu nagusitako bat.
Helburu honi bakardadeari aurre egiteko martxan jarri dugun proiektu pilotua lotu nahi diogu. Programa bat jarriko dugu martxan zaintzaileak babesteko eta zaintza premiak dituzten familiak sentsibilizatzeko. Kanpotik etorritako herritarrentzat harrera plan bat egin nahi dugu.
Etxebizitzaren gaian alokairu programa handitu eta etxe hutsen merkaturatzea bultzatu nahi dugu. Honez gaian babes publikoko etxebizitzak egitea sakon aztertuko dugu. Azpiegituretan, liburutegia birmoldatu eta gimnasio bat eta rokodromo bat egiteko proiektuak garatu nahi ditugu.
Herritarrekin batera hirigintza plan berria egingo dugu.
Beste instalazio fotovoltaiko bat jarriko dugu energia komunitate bat osatzeko asmoz. Basoen ustiaketa aztertu eta landa lurren kudeaketa hobetu nahi dugu. Herri hezitzaileagoa izan nahi dugu eta nerabeentzako eskaintza egin.
Aurrenekoz aurkeztuko zara alkatetzara. Nola ikusten duzu zure burua?
Ilusioz eta urduritasun puntu batez. Geroz eta gertuago daude hauteskundeak eta gerturatu ahala urduritasuna areagotzen dijoakit.
Titularrak
1. Iñaki Agirre Jauregi.
2. Maddi Jauregui Gaztañaga.
3. Odei Lopez Larrauri.
4. Maria Carmen Mendez Calvo.
5. Beñat Jauregui Nazabal.
6. Izarne Larrea Olano.
7. Ametz Gurrutxaga Murua.
8. Gorka Arreche Dorronsoro.
9. Miren Nekane Zabala Lizarribar.
Ordezkoak
1. Zelai Amenabarro Goikoetxea.
2. Eneko Garmendia Uribe.
3. Nekane Maiz Jauregui.