«Auzo eta adin guztietako jendeari gertutik erantzungo diegu»
Hirugarren agintaldian ere alkate izan nahian aurkeztu du bere burua Jokin Garmendiak. OEO Olaberritarrak eta Olaberriarekin hautesle taldeak eskarmentua, esperientzia eta gertutasuna ipini ditu aurkezpen gutuntzat.
Zer ekarpen egingo dio OEOren hautagaitzak Olaberriko herriari?
Azken 16 urte hauetako ibilbideari jarraipena eman nahi diogu, erabakiak hartzerakoan esperientzia eta gertutasuna eskainiz.
Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
Hirugarren eta laugarren adinekoei zahartzaro osasuntsu eta atsegina izan dezaten lan egingo dugu. Mugikortasun jasangarria sustatu. Herrian gazteek bizilekua izan dezaten bermatu. Auzo eta adin guztietako jendeari gertutik erantzun.
Berriz aurkeztu zara alkatetzarako. Nola ikusten duzu zure burua?
Eskarmentuz ikusten dut neure burua, eta indarrez alboan dudan taldea.
OEO taldearen hautagaiak:
-
Jokin Miren Garmendia Asurabarrena.
-
Nerea Castaño Irazola.
-
Juan Carlos Renteria Goitia.
-
Irene Irastortza Asurabarrena.
-
Jose Manuel Garrido Fernandez.
-
Maider Agirre Mujika.
-
Lucia Jimenez Peña.
Ordezkoak:
-
Ivan Lorenzo Barrero.
-
Maria Lourdes Lakuntza Noain.