Eskualdeko museoetan hainbat ekitaldi eta bisita ari dira egiten gaur, eta iganderako ere prestatu dituzte jarduera gehiago.
Esku-huska, Ataun Zumarragaren aurretik da (2-1), Zaldibia hiru partidak galdua da Oiartzunen aurka (0-3) eta Andoain Idiazabali nagusitu zitzaion (2-1). Larruzko paletan eta pala motzean, Donostiak mendean hartua du Ordizia (0-2), eta gomazko paletan aurretik du Oiartzunek Zumarraga (2-1).
"Herritarren bizitzak hobetzeko herri programa" da, azken lau urteetan jasotakotik jositakoa.
«Ordiziak biztanle batzuekiko duen zorra kitatzeko lehen urratsa» izatea nahi du udalak. Plaza Nagusian egin dute ekitaldia. Ondoren, Euskal Trabestiek emanaldia egin dute.
Beren prestazioak haiek nahi duten eran berreskuratu ahal izatea eskatu dute, eta hori errazteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.
Bihar arratsaldean emango diete Beasaingo Loinatz jaiei hasiera. 22:30ean egingo diote Mariri ongi etorria. Kontzertuak, kirola eta kale ikuskizunak izango dira, besteak beste.
EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Legazpiko Berdeak-Independenteak taldeetako alkategaiak arituak dira Legazpiko Udalean, PPkoa ez. Sidenor ohiko eremua eta Ezkurrenea dira gai nagusiak.
OEO hautesle elkarteak aurreko agintaldietako bideari segitu nahi dio. EH Bilduk gobernantza eredu berria txertatu nahi du Olaberrian. Gidariak lehengoak dira
Arama Herritarren Batzarra da herrian udal hauteskundeetara aurkeztutako talde bakarra. "Herritarren parte hartzea sustatzea" izango dute helburu, "herri giroa indartzeko asmoz".
Altzagako alkatea da Maite Garmendia 2019-2023 legealdi honetan. Altzagaren Aldeko Taldearekin aurkeztu da oraingoan zerrendaburu. "Aurreko legealditik asko ikasita gogotsu" dago ekinaldi berrirako.
'Erdiratu' kanpainako bosgarren bideoa kaleratu du Urola Garaia mankomunitateak. Kiroletako hizkuntza ohituren txosteneak bildutako datuak jaso dituzte, zabalpen handiagoa izateko. Euskaraz diardutenei aitortza egiteko ere baliatu dute
La Salle-Laubide jatetxea izango da arerioa, eta partida 20:00etan jokatuko da Bikuña kiroldegian. Euskadiko bigarren mailako denboraldi amaiera izango da.
Hirugarren aldia da Bezunartea alkatetzara aurkezten dena, eta bere burua «prest» ikusten du legegintzaldi berri bati heltzeko.
Legazpiko EAJ-k «pertsona gazte, prestatu eta gogotsuez osatutako taldea» aurkeztu du, zerrendaburu Eric Galvez duela.