«Kultur arloan pauso bat aurrera eman nahi dugu»
Altzagako alkatea da Maite Garmendia 2019-2023 legealdi honetan. Altzagaren Aldeko Taldearekin aurkeztu da oraingoan zerrendaburu. "Aurreko legealditik asko ikasita gogotsu" dago ekinaldi berrirako.
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak Altzagari?
Lehendabizi, herritarren gertutasuna. Berdin jarraitu nahi dugu, herritarrei erantzunak emanez, herritarrei entzunez, zer arazo dituzten ezagutuz eta ahalik eta gehien laguntzen ahaleginduz. Badakigu batzuetan zaila izaten dela, baina gehien bat laguntza izango da gure ekarpena. Parte hartze prozesuak egingo ditugu zer zalantza edo arazo dituzten jakiteko.
Zein izango dira datozen urteetarako proiektuak?
Arau subsidiarioekin jarraituko dugu. Plan orokorra hasi genuen duela urtebete, zeren urte asko zeramatzan egin gabe, eta horren jarraipena izango da. Udaletxea berritzeko asmoa daukagu, eta hori berritzearekin batera, gure asmoa izango litzateke ostatu bat jartzea herrian. Frontoia ere hor daukagu, eta itxitura bat jarri nahiko genuke. Energia mailan ere, plaka fotovoltaikoak jarriko ditugu.
Bestalde, urtean zehar ekintza kulturalak egitea, helduentzat zein haurrentzat. Tailerrak eta jolasak antolatu, kultur arloan pauso bat aurrera emateko.
Zu berriz aurkezten zara. Nola ikusten duzu zure burua?
Gogotsu. Aurreko legealditik asko ikasi dut. Legealdi honetarako gogo handiekin gaude, aurreko erronkei jarraituz. Talde oso ona osatu dugu, lanerako gogo askorekin gaude eta aurrera egin nahi dugu. Altzaga hain herri txikia izanda, herria hobetu eta erronkei aurre egin eta dauzkagun proiektuak aurrera eraman nahi ditugu.
Titularrak
1. Maite Garmendia Erauskin.
2. Asensio Urretabizkaia Igarzabal.
3. Ianire Aranzabe Garmendia.
4. Ramon Elcoro Arruabarrena.
5. Ander Del Rio Zubeldia.
Ordezkoak
1. Ibon Zarrabeitia Aranburu.
2. Odeia Aiestaran Auzmendi.
3. Mikel Estala Ormazabal.
4. Harritxu Muxika Legorburu.
5. Mitxel Arizkorreta Baron.