Mankomunitateko gaztetxoen gehiengoak euskaraz entrenatzen du
'Erdiratu' kanpainako bosgarren bideoa kaleratu du Urola Garaia mankomunitateak. Kiroletako hizkuntza ohituren txosteneak bildutako datuak jaso dituzte, zabalpen handiagoa izateko. Euskaraz diardutenei aitortza egiteko ere baliatu dute
‘Erdiratu’ kanpainako bosgarren bideoa kaleratu du Urola Garaia Mankomunitateak. Euskara kirol elkarteetako eta udal kirol zerbitzuetako entrenamenduetan eta jendaurreko ekitaldietan txostenean jasotako datuak bideo formatura eraman dituzte. Taldeek emandako erantzunetan oinarritutako datuak dira. Hauen arabera, 16 urtez azpiko kirolarien %85ak euskaraz jasotzen ditu entrenamenduak. Nesken kasuan, hamarretik bederatzik.
View this post on Instagram
Bide batez, euskaraz aritzen diren taldeei aitortza egiteko baliatu dute, euren argazki sortarekin. Klub jendetsuenek, gainera, bideo propioa dute. Bost bideoko sorta osatu dute, hala. Legazpiko Andraitz saskibaloi taldea eta La Salle eskubaloi kluba eta Urretxu-Zumarragako Urola eskubaloi eta futbol taldeak eta Goierri saskibaloia dira klub handienak.
View this post on Instagram
View this post on Instagram
View this post on Instagram
View this post on Instagram