Miriam Lukik 'Argialdiak' ipuin liburua aurkeztu du gaur Donostian
Miriam Luki idazle eta kazetari urretxuarrak Argialdiak liburua aurkezu du gaur Donostian. Liburua Susa argitaletxeak argitaratu du eta Donostiako Konstituzio plazako Mandasko Dukearen aretoan aurkeztu dute.
“Ogiaren usaina eta izuarena. Hitzen pisua eta iraganarena. Nola eraman guztiak gorputz bakarrean? Zer esan merezi izan ote duen jakin nahi duenari eta zer prestatu azkena izango den afari handirako? Noraino garen ahizpa eta zenbat gehiago iraun dezakeen ihartzen utzitako laguntasunak; zenbat trago izango ziren denera, zenbat airean kiskalitako hegazkinak”. Gisa horretako galderak dabiltza Lukiren estreinako ipuin liburuko protagonisten buruetan. Maitale, lagun, senide zein klase arteko harremanen ertzak behatu ditu idazleak bederatzi kontakizun hauetan. “Nola, isiltzearen isiltzez, zerbait pitzatzen den azkenean eta tartetik argi zirrinta bat sartu, joan edo geratu, ezinbestean erabaki behar ez dela ohartuz”.