«Herria barrura begira eraikitzea gustatuko litzaidake»
Iker Zubeldia (Zegama, 1981) bertsolari ezaguna da EH Bilduren Zegamako alkategaia. Lehendabiziko aldiz aurkeztu du bere burua eta «gogotsu» eta «ilusioz» dagoela aurreratu du.
Zer ekarpen egingo dio zure hautagaitzak herriari?
Zer ekarpen ekarriko lioken ezin jakin baina zer gustatuko litzaidakeen esango dizut. Herria eta agintarien arteko harremanak zuzenagoak izatea, gertuagokoak. Herria barrura begira eraikitzea.
Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
Hirigintza plana aldatzea. Gazteentzako eskuragarriagoak diren babes publikoko etxebizitzak eraikitzeko edo eraikita daudenei erabilpen sozialagoa ematea, adibidez, alokairu sozialak etab… jubilatuei elkarte duin bat ematea, kiroldegiko argiztapenaren kudeaketa herritarren beharretara bideratzea, neguan haurrek jolastoki bat izan dezaten. Herriak pixkanaka galdu dituen zerbitzuak berreskuratzen saiatzea, mediku zerbitzuak, kutxa… inguruko auzoetako beharrak ikuskatu eta erantzun bat ematea, etab…
Aurrenekoz aurkezten zara alkatetzarako. Nola ikusten duzu zure burua?
Gogotsu eta ilusioz. Plazako nire ibilbidean udaletxe askoren lan egiteko moduak ezagutu ditut eta nire ustez talde lehiakorra da gurea, elkarlanera datorrena eta udaletxeari haize berritu bat emateko gai dena.
EUSKAL HERRIABILDU (EH BILDU)
Titularrak
1. Iker Zubeldia Katarain.
2. Ainhoa Herrasti Areitio.
3. Aritz Agirre Garikano.
4. Nagore Arrieta Aranza.
5. Denis Perez Apaolaza.
6. Iosune Azurmendi Telleria.
7. Imanol Garmendia Iruretagoiena.
8. Argider Egimendia Arrondo.
9. Tomas Lasa Zubizarreta.
Ordezkoak
1. Olaia Elorza Iñarra.
2. Asier San Sebastian Sorarrain.
3. Maria Alustiza Gereñu.