Euskadi Irratiko kirol esatari lazkaotarra 'Biba zuek!' saioan izan da aste honetan, eta Frantziako Tourra Euskal Herrian hasiko dela eta zer ekarpen egingo dion galdetuta, hausnarketa interesgarriak plazaratu ditu. Apaolazak 35 urte daramatza irratian lanean, eta haren arlo profesionalaz ere aritu dira. Albiste barruan duzue bideoa.
Garbiñe Mendizabal izango da alkategaia, eta beste zortzi kidek osatuko dute maiatzaren 28rako "talde indartsua". GBBren lehendakari Joseba Egibarrek eta Goierriko gainerako zerrendaburu jeltzaleek babestu dute Zaldibiako hautagaitza.
Batukada, bertsoak, jana eta musika izango dira. Plaza Nagusian 12:00etan gelditzeko deia egin dute, batukadarekin Eskolako plazara joateko.
VRAC Quesos Entrepinaresen aurka, aurkarien zelaian jokatuko dute final laurdenetako partida, 12:30ean. Liga erregularreko lehen postuan sailkatu dira Valladolidekoak, eta zortzigarren postuan Ordiziakoak.
Hamar familia gehiago behar dituzte, ekainaren 25etik uztailaren 16ra Goierrira etorriko diren AEBtako gazteak etxean hartzeko. Herenegun Goiekin bilera egin zuten izena eman duten familiek.
Beasaingo Aittu euskara elkarteko gazteek festetan ere euskaraz egiteko kanpaina egingo dute. Herriko txosnan zapiak eta kamisetak egongo dira salgai. Aitturen kalkamoniak ere banatuko dituzte gazteen arteko hizkuntza ohituretan eragiteko.
Herrian osatutako hautagaitza bakarra izango da aurten ere Gabirian. Endika Igartzabal alkategai dela, Gabiria Hautesle Elkarteak talde gazte eta anitza du.
Hauteskunde-lorpen garrantzitsuena –eta zailena– bete dute dagoeneko Gaintzan: hautagaitza osatu ahal izatea. Bost herritarrek eman dute pausoa, eta udalera sartuko dira.
Zegama Lantzen eta EH Bilduren artean jokatuko da alkatetza. PSE-EEk aurrekoan ere hautagaitza aurkeztu zuen arren, ez zuen udalbatzan ordezkaritzarik lortu.
Beasaingo Loinatz jaiak, Legorretako Azentzio jaiak, Gure Zirkua Lazkaon, kontzertuak, zinema kartelera eta bestelako hamaika ekitaldi daude asteburuan Goierrin. Kontsultatu agenda albiste barruan.
Legazpiko sozialistak, Oscar Valbuena alkategaia buru, ostiraleroko azokan izan dira herritarrei botoa eskatzen
Iaz berriz jarri zuten martxan, aurreko bi urteetako etenaldiaren ondoren. Ze Koinok irabazi zuen finala. Ekainaren 12an hasiko da aurtengoa.
Igandean egingo du kontzertua parrokian, 19:00etan. Zikloaren hirugarren eta azken kontzertua hilaren 28an izango da, eta Matias Sagresarek joko du orduan.
Iker Zubeldia (Zegama, 1981) bertsolari ezaguna da EH Bilduren Zegamako alkategaia. Lehendabiziko aldiz aurkeztu du bere burua eta «gogotsu» eta «ilusioz» dagoela aurreratu du.
Iñaki Ugalde (Mutiloa, 1967) seigarrenez aurkeztuko da aurten Mutiloako alkategai. Zerrenda bakarra aurkeztu da eta hortaz, beste lau urtez izango da alkate. «Gogotsu dago», eta legealdi bakoitzak «bere berezitasunak eta erronkak» dituela dio.
Izaskun Igoa lehendabiziko aldiz aurkezten da alkategai gisa Zegama Lantzen ordezkatzen, baina badu udal jardunean esperientzia, azken zortzi urteetan zinegotzi izan baita Zegamako Udalean. Erronka berriari «ilusioz» heltzen diola adierazi du.