Bukatu da denboraldia Ampo Ordiziarentzat
Ordiziako taldeak 28 eta 17 galdu du VRAC-en aurka Valladoliden, eta ligako finalerdietatik kanpo geratu da.
Norgehiagoka duina jokatuta agurtu du denboraldia Ampo Ordiziak. VRAC Quesos Entrepinares zuen aurrean, fase erregularreko talderik onena. Pepe Rojo zelaian jokatu zen partida, Valladoliden, eta etxekoak nagusitu ziren (28-17). Horrenbestez, denboraldiko azken partida ofiziala izan zen atzokoa.
Denboraldi gorabeheratsua egin du aurten Ampo Ordiziak. Fase erregularra zortzigarren postuan amaitu zuen, 2016ko bederatzigarren postutik okerrena. Sasoiaren hasieran kosta egin zitzaion taldeari erritmoa hartzea eta emaitzak lortzea, eta bigarren zati honetan hobeto aritu da. Orain datorren denboraldiari begira lanean hasi besterik ez du Ordiziako klubak.