Igande goizean hasi dira Futbol-7 txapelketa herrikoiko kanporaketak. Aurten 33 talde ari dira lehian. Uztailaren 1ean izango da finala.
Kuadrillen arteko areto futboleko eta eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatu dituzte. Albistean, bi finaletako bideoak.
Ordiziako taldeak 28 eta 17 galdu du VRAC-en aurka Valladoliden, eta ligako finalerdietatik kanpo geratu da.
Ataungo eta Idiazabalgo udaletan lan horiei buruzko dokumentazioa jaso dute orain gutxi. Iruñea eta Ezkio lotzeko trenbidea Lakuntza inguruan sartuko litzateke lur azpian eta Ataun alderik alde zeharkatuko luke. Altzania, Motasoro eta Atxurbiren azpitik pasako litzateke, Idiazabal eta Olaberria artean ateraz Ezkio aldera.
Prozesioa egin dute goizean Andre Maria Zeruratuaren parrokiatik Loinazko San Martinen basilikara, txistulari eta dantzariekin.
Ormaiztegiko txirrindulariak txapela jantzi du Larrinben (Araba). Juniorretan, Oneka Sanchez beasaindarra hirugarren sailkatu da eta Arene Perez mutiloarra laugarren.
1975ean Bakearen Lasterketako etapa bat irabazi zuen eta lasterketa horren sorreraren 75. urteurrenera gonbidatu dute.
Zaldibiako Iztueta, Lazkaoko Oin-Arin eta Idiazabalgo Axari dantza taldeetako dantzari gazteek ordubeteko emanaldia egin dute Resti pilotalekuan.
Larunbata aukeratu zuten ospakizunerako. Bazkideen arteko bazkaria izan zen ekitaldi nagusia. Beste 75 urte betetzeko prest daude.
Doinua Musika Eskolak antolatuta, Gipuzkoa, Araba eta eta Nafarroako 20 eskoletako 200 ikasle elkartu ziren atzo eguerdian kalejira eta kontzertua egiteko.