Kuadrillen eguna da gaur Beasainen
Kuadrillen arteko areto futboleko eta eskuz binakako pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatu dituzte. Albistean, bi finaletako bideoak.
Beasaingo Loinatz jaien barruan, kuadrillen eguna ospatzen ari dira gaur. Eta gaurko egunez, ohikoa den moduan, lagunen arteko areto futbol txapelketaren eta pilota txapelketa herrikoiaren finalak jokatu dituzte.
Areto futboleko finala jokatu dute lehenik. La Salleko kantxa jendez bete da, Bombo eta Badu taldeen artekoa ikusteko. Aurtengo kopa, Bombo taldearentzat izan da, 2-0 irabazita.
Areto futboleko finala amaituta, kuadrilla guztiak pilotaleku txikira abiatu dira, XII. Eskuz binakako pilota txapelketaren finalak ikustera. Lehenik, hirugarren eta laugarren postuak jokatu dituzte, eta jarraian, lehenengo eta bigarren postuak. Emozio handiko partida izan da finala. Hasiera batean, Saltsak eta Verdugok markagailuan aurrea hartu badute ere, 15 tantora berdinduta egon dira, baina hortik aurrera, berriro aurrea hartu dute, eta haientzat izan da txapela. Sailkapena beraz, horrela geratu da; txapeldunak Saltsa III eta Verdugo izan dira, txapeldun-ordeak Mendia eta Capo, hirugarren geratu dira Urte eta Imaz, eta laugarren Larra eta Usurbe.
Jarraian, bi finalen azkeneko minutuak jasotzen dituzten bideoak: