Lur Zufiria Euskadiko txapeldun 23 urtez azpikoetan
Ormaiztegiko txirrindulariak txapela jantzi du Larrinben (Araba). Juniorretan, Oneka Sanchez beasaindarra hirugarren sailkatu da eta Arene Perez mutiloarra laugarren.
Lur Zufiria Arangurenek 23 urtez azpiko Euskadiko txapela irabazi du. Larunbatean jokatu zen Larrinben (Araba) emakumezko juniorren eta 23 urtez azpikoen txapelketa proba berean, eta sailkapen nagusian zortzigarren geratu arren, Ormaiztegikoa izan zen EAE Euskal Autonomi Erkidego mailako 23 urtez azpiko lehen txirrindularia helmugaratzen.
Proba berean, juniorretan, Oneka Sanchez Galarraga beasaindarra hirugarren sailkatu zen, podiumera igoz, eta Arene Perez Oiarbide mutiloarra laugarren.
Team Zatika Bike Women emakumezkoen talde goierritarrean aritzen dira hirurak. Oso lan txukuna egin zuen taldeak, lehen hamarretan Zatikako sei txirrindulari sailkatu baitziren.