Beasaindar txikiak soka dantzara
80 gaztetxok parte hartu dute haurren soka-dantzan Beasaingo Loinatz jaietan. Bideoa eta argazkiak albistean.
Beasaingo Loinatz jaien barruan askotariko ekitaldiak izan ohi dira. Gaur, beste batzuen artean, haurrek soka dantza dantzatu dute, Loinazko San Martin plazan. 40 dantzarik eta sokara batu diren beste 40 haurrek parte hartu dute, beraz, 80 partaide guztira. Aurreskuak (Araitz Berasategi) eta atzezkuak (Martin Madrazo) desafioa dantzatu diote elkarri. Jarraian, agurrak dantzatu dizkiete bikoteei. Dantza saioa fandangoa eta arin-arina dantzatu amaitu dute.
Arratsaldean, helduen txanda izango da. 19:00etatik aurrera izango da, Loinazko San Martin plazan hauek ere.
Jarraian, haurren ekitaldiaren bideoa eta argazkiak: