Saturnino Telleria 1-eko udal lokaletan dago. Ane Gutierrez Garcia da teknikaria.
80 gaztetxok parte hartu dute haurren soka-dantzan Beasaingo Loinatz jaietan. Bideoa eta argazkiak albistean.
Ormaiztegi-Mutiloa Bide Berdearen XIV. Eguna ospatu dute. Clara Gutierrez biologoak eta etnobotanikoak gidatu du saioa, eta ondoren, sukaldaritza tailer bat egin dute Mutiloako elkartean.
'Natura eta landa suntsituz ezin da herria eraiki!' goiburua izango du kontzentrazioak. San Martin auzoko plazan egingo dute, 18:30ean. Otsotarrak elkartea eta Landarlan Ingurumen Elkartea dira deitzaileak.
Beasaingo Loinatz jaien barruan, bertso saioa izan da Bideluzen, Arrano Kulturak antolatuta.
Larunbat goizean Hernaniren aurka 29 eta 17 irabazi zuten Euskal Txapelketen finala, Irunen.
Aranzadi Zientzia Elkartea, Ordiziako Udala eta Almitza Sega Elkartea elkarlanean ari dira sega-belardia kudeatzeko, "kudeaketa motak biodibertsitatea lagundu edo kaltetu" dezakeelako.
Kartelak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da, 12:00etan. Posta elektronikoz edo udalek harrera bulegoan aurkeztu behar dira.
Aurtengo festari '500km 11 kolore' izena jarri diote. Euskal Herria plazatik 14:45ean abiatuta, bi ibilbide izango dituzte ikasleek.
Kofradiakide berriak izendatuko ditu kofradiak udaletxean, eguerdian. Ondoren, Martinez Jatetxean Senidetasun Bazkaria egingo dute.
Sustraiak taldeak gidatuko ditu, astearte iluntzetan, dantza lokalean. Arma alarderako izen-ematea ostiralera arte luzatu dute.
Amaiur Libera State komiki albuma aurkeztekoa zen gaur arratsaldean Kultur Etxean.
Kultur Etxean izango da aurkezpena, 19:00etan. Ilustrazioz lagunduta, duela 500 urte Amaiurren gertatutakoa azalduko du Urmenetak.
Azken legealdian Ordiziako udalbatzan Elkarrekin Podemos-en zinegotzi izan da Mila Sukia. Ordizia Orain-en zerrendaburu aurkeztu da berriz ere. "Sentsibilitate eta errealitate ezberdinak biltzen dituen zerrendaren aldeko apustua" egin dute, eta arlo publikoaren defentsa dute oinarrian.
EAJren izenpean bigarren deialdia izango du Garbiñe Mendizabalek, alkategai modura. Lehentasunak adinekoak, lehen sektorea eta industria direla ziurtatu du.
"Ilusio handiarekin" eta "modu naturalean" hartu du Joseba Aranburuk Ordiziako EAJren alkategai izateko "erronka". Aurreko legealdian zinegotzi bezala "lan serioa" egin duela agertu du.
Bigarrenez aurkeztuko da Izarra Urdalleta Segurako alkatetzara. Lanean jarraitzeko «gogoz eta ilusioz» dagoela dio, gizarte moduan dauden erronkei aurre egiteko lanean jarraituko dutela dio. «Bihotzarekin lan egiten jarraituko dugu», azpimarratu du.