«Ezinbesteko dugu boto nahikoa izatea udal gobernuan eragin ahal izateko»
Lehen aldiz aurkeztu da Ordiziako PSE-EEren zerrendaburu Ana Maria Sanchez. Bere "proposamenak aurrera eramateko ilusio handiarekin" dago, eta "Ordizian PSE-EEren ordezkaritza handitzea espero" du.
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak Ordiziari?
Nire proposamenek ardatz ezberdinak dituzte. Gazteei Ordizian haien bizitza garatzeko erantzunak ematea, enplegu duin eta egonkorrean, eta baita etxebizitzarako aukeran ere. Komunitate energetikoen aldeko apustua indartzea. Gizarte politiken alde lanean jarraitzea pertsona zaurgarrienentzat, segurtasuna handitzea, parte-hartzea handitzea ordiziarren beharrei egokituta. Berdintasuna sustatzea eta elkarbizitza hobetzea.
Zein izango dira proiektu nagusiak?
Aipatutako erronka guztiak garrantzitsuak dira eta egiteke daude. Horietako batzuk Iñaki Dubreuil nire lankidea martxan jartzen ahalegindu zen, baina EH Bilduren udal gobernua eta Podemos geldi mantendu dira legealdi honetan eta zoritxarrez ez dira beharrezko proiektuak egin. Hori izan da udal gobernuaren moteltasunaren emaitza, herritarrentzako garrantzitsuak ez diren gauzetan egon baita.
Lehen aldiz aurkezten zara zerrendaburu. Nola ikusten duzu zure burua?
Ilusio handiarekin nago konpromiso honekin. Nire proposamenak aurrera eraman ahal izatea espero dut. Horretarako ezinbesteko dugu boto nahikoa izatea udal gobernuan eragin ahal izateko. Sozialistok erakutsi dugu udal gobernuan eragin dezakegunean, aurrerapen politikak egiten direla. Ordizian dagoen ordezkaritza sozialista handitu ahal izatea espero dut.
Titularrak
1. Ana Maria Sanchez Herraez.
2. Ignacio Maria (Iñaki) Dubreuil Churruca.
3. Jose Antonio Cristobal Amado.
4. Maria Milagros Sanz Roa.
5. Jose Antonio Rebollo Hernandez.
6. Maria Cambil Joyas.
7. Jose Javier Lopez Fernandez.
8. Maria Angeles Muñoz Del Castillo.
9. Gorka Pobes Illescas.
10. Alexander Correa Aristizabal.
11. Eugenio Sancho Higuero.
12. Ana Maria Alberdi Ugalde.
13. Corpus Carlos Gonzalez Astiz.
14. Margarita Iparragirre Sanz.
15. Gorka Chimeno Irazabal.
16. Ana Maria Larrañaga Mayora.
17. Isaac Gonzalez Solozabal.