«Gertutasuna, herritarrekin elkarlana eta norabide argi bat eskaintzen diogu Ordiziari»
"Ilusio handiarekin" eta "modu naturalean" hartu du Joseba Aranburuk Ordiziako EAJren alkategai izateko "erronka". Aurreko legealdian zinegotzi bezala "lan serioa" egin duela agertu du.
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak Ordiziari?
Ordizia pizteko bermea da EAJ-PNV. Gertutasuna, herritarrekin elkarlana eta norabide argi bat eskaintzen diogu Ordiziari. EAJ-PNV-ren identitatea hitz bakar batean biltzen da: abertzalea.
Ordizian EAJk alkatetza izan duen guztietan, herriak aurrera egin du. Herritarren ongizatean eragin duten proiektu nagusiak EAJk egin ditu Ordizian; orain, belaunaldi berri bati tokatu zaigu konpromisoa hartzea eta gogotsu gaude.
Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
Epe luzera Plan Orokorra berak erabakitzen baitu Ordiziaren etorkizuna, bere menpe baitago trenbidea N-1 aldera mugitzeko proiektua, honek Ordizia eraldatuko zuen, Ordiziari azalera laua emanez eta azpiegitura berriak edukitzeko azalera emanez. Honela Ordizia jasangarriago bat eginez.
Epe ertainera adinekoen egoitza berri bat, adinekoen gaur egungo beharretara egokituta. Erdiguneari zerbitzua eskainiko dion aparkaleku bat eta hori gauzatu bitartean, San Bartolomeko aparkalekua berritu erdigunearekin lotuz.
Epe motzera Altamirako igogailua irisgarritasuna bermatuz eta Ordizia txukun eta garbiago bat lortu, herriko kale eta txokoen mantenuari eta garbiketari lehentasuna emanez. Ordizian ere euskararen erabilpenari balioa eman nahi dugu eta jarduera desberdinetan erabiltzea bultzatuko dugu. Bera baita abertzale egiten gaituena.
Nola ikusten duzu zure burua?
Ilusio handiarekin. Aurreko legealdi honetan guztian lan serioa egin dut, herritarrekin kontaktuan, gertutasunez, udal gobernuan egon gabe ere gure ekarpena egiteko. Modu naturalean hartzen dut erronka hau.
Titularrak
1. Joseba Aranburu Ganzarain.
2. Gregorio Iruretagoiena Etxaniz.
3. Agurtzane Antoñana Arizmendi.
4. Leire Bidaguren Pujana.
5. Xabier Crespo Ibarrolaburu.
6. Arantxa Arocena Gomez.
7. Carlos Castaño Arias.
8. Juan Vicente Erauskin Garmendia.
9. Miren AUzmendi Urkiola.
10. Jose Ignacio Iturrioz Gotor.
11. Arantxa Garin Garmendia.
12. Julen Bereziartua Estensoro.
13. Ainhoa Aramendi Samaniego.
14. Maite Arrese Imaz.
15. Jon Txurruka Etxezarreta.
16. Maria Angeles Iturrioz Aldanondo.
17. Miguel Fajardo Ruiz.
Ordezkoak
1. Maria Carmen Lopez Iruretagoiena.
2. Gregorio Aranburu Oyarzabal.
3. Jose Miguel Santamaria Eceiza.