Ordizia Rugby-ko 18 urtez azpiko taldea, Euskal Ligako txapeldun
Larunbat goizean Hernaniren aurka 29 eta 17 irabazi zuten Euskal Txapelketen finala, Irunen.
Ordizia Rugby-ko 18 urtez azpiko taldeak Euskal Liga irabazi du. Denboraldi bikain baten ondoren, Hernani taldearen aurka irabazi zuten finala larunbat goizean. Plaiaundin (Irunen) jokatu zen finala, eta 29-17 amaitu zen, ordiziarren alde.