«Ordiziak talde politiko ez-konbentzional bat behar du, udaletxea herritarrekin lotuko duena»
Azken legealdian Ordiziako udalbatzan Elkarrekin Podemos-en zinegotzi izan da Mila Sukia. Ordizia Orain-en zerrendaburu aurkeztu da berriz ere. "Sentsibilitate eta errealitate ezberdinak biltzen dituen zerrendaren aldeko apustua" egin dute, eta arlo publikoaren defentsa dute oinarrian.
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak Ordiziari?
Ordiziak talde politiko ez-konbentzional bat behar du, udaletxea herritarrekin lotuko duena, eta benetan egingo duena. Herritarrek beren mozioak aurkeztu ahal izan dituzte gure bidez. Hori egiten talde bakarra izan gara. Zinegotzi-herritarraren figurari eusten diogu.
Hautagaitzan Podemoseko afiliatuak eta independenteak gaude. Sentsibilitate eta errealitate ezberdinak biltzen dituen zerrendaren aldeko apustua egin dugu. Jende arrunta ginen, gara eta izaten jarraitzen dugu politika egiten.
Zein dira proiektu nagusiak?
Hezkuntza: publikoa eta kalitatezkoa. Arlo publikoaren defentsa, oro har: osasuna, pentsioak, etxebizitza… Horrekin batera, diru publikoaren gastua hobeto kontrolatu behar dugu: kanpoko auditoria bat egingo dugu baita udalaren soldata bat kobratzen duten langileei beren lanpostuari dagokiona eginaraztea ere. Auzoetako inbertsioak erdigunearekin parekatzea. Erabakiak hartzea herritarren inplikazioaren bidez: ez da soilik 4 urtean behin bozkatzea. Komunitateko presidente bakoitzak bere herriarentzat erabakiak hartzen parte hartu behar du. Eraikin publiko eta pribatuetan amiantoa kentzea.
Goi mailako estamentu publikoei inbertsioak exijitzea, adibidez, Majorik suposatzen digun hondorik gabeko zakuan; izan ere, goi mailako kirolariak ditugu herrian, eta hori ezin du bere gain hartu herritarren minipoltsikoak; edo bidegorria/oinezkoentzako bide segurua Zaldibiara, esate baterako.
Udaletxe bat egitea jendearen zerbitzura, praktikoa, atsegina, erraza, lagunkoia, hurbila…
Nola ikusten duzu zure burua?
Nire burua oso ondo ikusten dut. Badaukat eskarmentua udal politikan, bi legealdi egin ditut eta, bata oposizioan eta bigarrena gobernuaren alboan. Eta kontatzen dugu talde gazte eta oso potente batekin.
Titularrak
1. Miren Alazne Sukia Galparsoro.
2. Viviana Angelica Murillo.
3. Aitzol Zunzunegi Etxeberria.
4. Maria Jose Arruabarrena Otamendi.
5. Julen Iraola Matxain.
6. Cristina Garcia Perez.
7. Alexander Gonzalez Rodriguez.
8. Maria Isabel Gonzalez Catarain.
9. Iker Korta Sukia.
10. Maria Soledad Concepcion Viana Alvarez.
11. Juan Ignacio Alonso Arratibel.
12. Maria Teresa Requerey Gonzalez.
13. Alberto Etxeberria Zumelaga.
14. Maria Lourdes Garcia Perez.
15. Khadim Fall Niang.
16. Maria Jose Gonzalez Requerey.
17. Doroteo Caballero Rodriguez.
Ordezkoak
1. Miguel Perlines Carracedo.
2. Tilk Bahdur Gurung Toharjai.