«Pandemia eta krisialdirik zailenetan kudeaketa gaitasuna, seriotasuna eta profesionaltasuna erakutsi ditugu»
Ordiziako EH Bilduren zerrendaburu aurkeztu da Adur Ezenarro alkatea legegintzaldi berrirako. Azken lau urteek "emandako eskarmentua izugarria" izan dela azaldu du, eta "kapital hori ordiziarron alde eskaintzeko prest" dagoela lan taldea, "indartsu eta lanerako ilusioz".
Zer ekarpen egingo dio zuen hautagaitzak Ordiziari?
Pandemia eta krisialdirik zailenetan kudeaketa gaitasuna, seriotasuna eta profesionaltasuna erakutsi ditugu. Norabide garbia daukagu, eta lau urtetako epe motza gaindituz mugarri izango den 2030erako ezarritako helburuak lortzeko zer egin badakigu, eta baita nola ere.
2030 Ekintza Plana eredu izan da, eta hainbat ekitalditan aurkeztera gonbidatu gaituzte. Madril edo Gasteizen ere gure lanak aitortza jaso du, NEXT laguntzetatik ia 4 milioi lortuta.
Zein dira proiektu nagusiak?
Irisgarritasunean auzoen arteko igogailuak eraikitzea (Tximista-Altamira, herrigunea-Oria ibarra, Garagartza-San Jose) eta baita eraikin publiko guztietan ere.
Ordiziaren erreferentzialtasuna indartuko dugu NEXT laguntzetako ia 4 milioiekin Oiangu berreskuratu, Delikatuz modernizatu, gaztandegi berria eraiki, eta plaza eraberritu, azoka eta merkataritza biziberritzeko.
Azpiegituren berrikuntza nagusiak Urdaneta eskola eta Majoriko igerilekuetakoak izango dira, beti ere energia eraginkortasun eta energia berriztagarrien ildotik.
Kulturaren triangeluan, eragileekin adostutako Barrena, Dorrea eta Herri (kafe) Antzokiaren eraberritzeak sustatuko ditugu.
110 babes ofizialeko alokairurako etxebizitza eraikitzeko San Joaneko 3 lursail lagako dizkiogu Eusko Jaurlaritzari.
Ordiziarrak etxean, edo etxean bezala, zahartzeko, zaintza komunitariorako ekosistema sortuko dugu eragile guztiekin elkarlanean.
Aukera berdintasuna zerbitzu publikoetatik hasten da, eta diru-sarreren araberako tasa eta prezio publikoak ezarriko ditugu.
Harrera Herria gara, euskara eta euskal kultura oinarri, aniztasunera zabalduko gara.
Zu berriz aurkeztu zara. Nola ikusten duzu zure burua?
Ez naiz bakarrik aurkezten, lan-talde paregabe bat daukat alboan. Elkarrekin une latzak gainditu ditugu, eta horrek gure gaitasunak batu baino, biderkatzea lortu du.
Bestalde, lau urte hauek emandako eskarmentua izugarria izan da, eta kapital hori ordiziarron alde eskaintzeko prest gaude, indartsu eta lanerako ilusioz. Arduraz jokatzeko unea da eta babes guztiak beharrezkoak izango ditugu. Zuen babesarekin egingo dugu!
Titularrak
1. Adur Ezenarro Agirre.
2. Maitane Alvarez Garziandia.
3. Jon Ander Caballero Zubelzu,
4. Ainhoa Jimenez Goñi.
5. Itsaso Muñoz Rodriguez.
6. Manex Berzosa Irastorza.
7. Marta Ortega Etxeberria.
8. Ugaitz Garmendia Saldias.
9. Jesus Mari Lariz Orbezabal.
10. Aintzane Perez Urkia.
11. Beñat Azurmendi Senar.
12. Leire Luengo perales.
13. Jose Ignacio Azurmendi Altuna.
14. Maria Jesus Arriaga Arruabarrena.
15. Adur Mujika Mujika.
16. Ana Maria Navarro Lopez.
17. Joseba Imanol Urrestarazu Garmendia.
Ordezkoak
1. Miren Edurne Saez Soto.
2. Jose Ignacio Aizpuru Uriarte.
3. Maria Agustina Zinkunegi Urdapileta.