Santa Ana jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan dago
Kartelak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da, 12:00etan. Posta elektronikoz edo udalek harrera bulegoan aurkeztu behar dira.
Ordiziako Udalak Santa Ana jaiak iragartzeko kartel lehiaketa zabaldu du. Jaiak iragartzeko kartelaz gain, etxebizitzetara banatuko diren programen azala ere izango da. Kartelak aurkezteko azken eguna ekainaren 30a izango da, 12:00etan. Bertsio digitalean, posta elektronikoz kultura@ordizia.eus helbidera bidali edo udaleko harrera bulegoan CD batean aurkeztu behar dira, edo bertsio fisikoan, udaleko harrera bulegoan. ‘Santa Ana Jaiak 2023 Ordizia’ jarriko du kartelean, eta irudiak festekin zerikusia izango du. Ordiziako logotipoa eramango du konposizioan. Ez dute pertsonen aurkako edozein eratako errespetu falta erakusten duten jarrerarik aurkeztuko. Generoen irudikapenean erabilitako irudiek oreka bilatuko dute, rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura ed sexu-aukeraren arloan diferentzien tratamendu gutxiesgarria ekidinez.
Gainontzeko oinarriak:
- Partaidetza: edonork parte har dezake. Egileek bi lan aurkeztu ahal izango dituzte gehienez.
- Tamaina: kartelek 60 zentimetroko altuera eta 42 zentimetroko zabalera izango dute.
- Kolorea eta teknika: Aukerakoa. Derrigorrez bertsio digitala JPG formatuan aurkeztu beharko da. Lanetan ez da egilea nor den adieraziko. Lanarekin batera, testu fitxategi batean hartzailearen datuak eta NAN dokumentuaren kopia.
- Saria: 500 euroko sari bakarra.
- Epaimahaia: Ordiziako Udaleko komunikazio eta arte hartze zinegotziak, kultura zinegotziak, berdintasun eta aniztasun zinegotziak, kultura eta berdintasun teknikariak eta Altarte elkarteko kide batek osatuko dute.