«Babes handia jaso dugu eta hori seinale ona da. Egindakoarekin jarraitzea dagokigu»
Joseba Telleriak 2021eko irailean hartu zuen alkate kargua Ezkion, Tomas Etxaniz zenak karguari uko egin eta gero. Aurten, Ezkioko herri zerrenda osatzeko abiatutako prozesuan botoak jasota, Ezkio Eraikiz taldeko zerrendaburu izango da berriz Telleria. «Gogotsu» dagoela dio, eta osatutako taldearekin «gustura».
Zer ekarpen egingo dio zure hautagaitzak herriari?
Nire hautagaitza baino talde ekarpenari emango nioke garrantzia. Taldean aurpegi berri asko daude eta orain, beraiei konfiantza eta segurtasuna transmititzea da dagokidana. Herriari begira, babes handia jaso dugu eta hori seinale ona da, aurrez egindakorekin jarraitzea dagokigu.
Zein dira datozen urteetarako proiektu nagusiak?
Proiektu batzuk dagoeneko martxan jarriak daude, eta orain horiek garatzea falta da: ur hornidura sarea osatzen jarraitzea, bidegorria Zumarragarekin lotzea, gizarte zerbitzu eta ongizatea hobetzea herritarrontzat, berdintasuna, euskara eta kulturan ekarpen gehiago egitea —baliabideez ari naiz—, energia berriztagarrien arloan martxan dauzkagun proiektuak lotzen bukatzea; eraikin publikoetan zein esparru pribatuan— etxeetan, adibidez— daukagun dependentzia murrizteko.
Berriz aurkezten zara alkatetzarako. Nola ikusten duzu zure burua?
Nahiz eta arlo pertsonalean ahalegin handia suposatzen duela jakin, gogotsu nago, lasai. Gustura osatutako taldearekin.
EZKIO ERAIKIZ
Titularrak
1. Joseba Telleria Zubeldia
2. Itziar Etxezarreta Arakistain
3. Gorka Sasieta Barrenetxea
4. Maria Isabel Flores Caballero
5. Iñaki Alberdi Aranburu
6. Asier Alberdi Albistur
7. Ainhoa Albizu Uriarte
Ordezkoak
1. Felix Etxeberria Arabaolaza
2. Agurtzane Zubillaga Azpillaga
3. Asier Lizarralde Plazaola