"Irizpide teknikorik gabeko erabaki politikoak hartzeak ondorio larriak" izan ditzakeela nabarmen dute deitzaileek, eta jarrera hori "erabat arduragabetzat" jo dute.
Sumar plataformaren burua Elkarrekin Podemos koalizioko eta Gipuzkoako "hautagaitza progresistak eta ezkertiarrak" babestera etorri da, eta ekitaldian lurraldeko hainbat alkategai izan dira, horien artean Alberto Bezunartea legazpiarra.
Imanol Larzabal, Amaia Zubiria, Pier Paul Berzaitz eta Xabier Lete izan ditu kide, besteak beste, Karlos Gimenezek. Haiekin egin zituen abestiak X5 kolektiboarekin aurkeztu ditu orain.
Ataungo Barandiaran museoan eta Zegamako Anduetza parketxean izango dira saioak igandean, 11:00etan hasita. Familia edo talde guztiek opari bat jasoko dute bukaeran. Aurrez izena eman beharra dago.
Bedaioko Balerdipeko etxearen lehen eguna izan da Ordizian; eztia eta eztiarekin egindako produktuak saltzen dituzte. Gereziak ere iritsi dira, Gabiriatik.
Ekainaren 4an izango da aurten, eta 35 kilometroko eta 1.300 metroko desnibela izango du ibilbideak. Probaren 18. edizioa da.
Goierri Garaiak balentria egin du: Sanz eta Larrea klubeko kideak dira eta Egea klubeko kidea izan zen.
Lau aukeren artean erabaki beharko dute urretxuarrek maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan: EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PP. Oraingoan, Elkarrekin Podemosek ez du hautagairik aurkeztu.
"Enirio-Aralarko abeltzainen aldeko apustua egiten duten hautagai eta alderdi politikoen alde" egiteko eskaria egin die sindikatuak.
Larunbatean eta igandean, eta ekainaren 3an eta 4an izango dira jardunaldiak. Goierrin, kirol ezberdinak egingo dituzte Zumarragan, Urretxun, Legazpin eta Ordizian.
Joseba Telleriak 2021eko irailean hartu zuen alkate kargua Ezkion, Tomas Etxaniz zenak karguari uko egin eta gero. Aurten, Ezkioko herri zerrenda osatzeko abiatutako prozesuan botoak jasota, Ezkio Eraikiz taldeko zerrendaburu izango da berriz Telleria. «Gogotsu» dagoela dio, eta osatutako taldearekin «gustura».