Enbak "zentzuz" jokatzeko deia egin die Enirio-Aralar mankomunitatea osatzen duten herrietako hautesleei
"Enirio-Aralarko abeltzainen aldeko apustua egiten duten hautagai eta alderdi politikoen alde" egiteko eskaria egin die sindikatuak.
Enba nekazal sindikatuak “zentzuz” jokatzeko deia egin die Enirio-Aralar mankomunitatea osatzen duten herrietako hautesleei. “Enirio-Aralarko abeltzainen aldeko apustua egiten duten hautagai eta alderdi politikoen alde” egiteko eskaria egin die sindikatuak, bai udalekoetan zein Gipuzkoako Batzar Nagusiei dagokionetan ere. “Denek dakite zeintzuk diren Enirio-Aralarko abeltzainen alde egiten duten hautagai eta alderdi politikoak eta zeintzuk ez”.
Aurreko agintaldian (2015-2019) Enirio-Aralar mankomunitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “elkarlanean sustatu eta gauzatutako bideak, mendiko larre eta txaboletara igotzeko bideak” aipatuz hasten du oharra Enbak. “Egin zirenean, gaur Enirio-Aralar Mankomunitateko agintea duten hautesleek, atzeko babesarekin eta eskualdeko talde ekologisten aitzindaritzaz eta aurreikuspen katastrofikoz herritargoa beldurtuz, mendiko bideak egitearen alde bozkatu zuten hautetsiak epaitegira eraman zituzten. Berandu bada ere, zorionez, epaitegiak ez zuen halakorik ikusi, bideak egiterakoan inongo gauza okerrik ez zela egon eta zirela ingurumenaren aurkakoak”.