'Euskal Herria furgonetaz' liburu aurkezpena Lazkaon

Arkaitz Apalategi eta Nagore Lizarralde ormaiztegiarrek argitaratu berri duten Euskal Herria furgonetaz liburuaren aurkezpena Lazkaon egingo dute, gaur. Gerriko txokoan, 19:00etan hasiko da. Kanperizatutako furgonetekin, autoz, autokarabanan, oinez edo txirrinduz Euskal Herrian turismoa egiteko 25 plan bildu dituzte.