Euskal presoen itzuleraz mintzatuz hasiko da gaur Elkartasun Astea
Ataungo Etxerat elkarteak Elkartasun Astea antolatu du. Gaurtik igandera izango dira ekitaldiak, euskal presoen eta ihes- larien egoeraz eta etxeratzeaz.
Itzulerak hitzaldia izango da lehen ekitaldia, gaur 19:00etan, San Gregorioko Elkargunean. Harrera elkarteko Jon Ugartek eta Karlos Ioldik hitz egingo dute.
Etzi, ostirala, hilaren bukaera- ko presoen aldeko ohiko elkarretaratzea egingo dute, 20:00etan, San Martingo plazan.
Festa eta bazkaria, Aian
Elkartasun Asteko egun bereziena igandea izango da. Aia auzoan festa egingo dute. 12:00etan mokadua eta toka txapelketa daude. Lehen hirurentzat sariak jarri dituzte. Presoen eta iheslarien egoeraz hitzaldia egingo dute 13:45ean, eta bazkaria gero. Txartelak (15 euro) tabernetan daude salgai, ostiralera arte.