Xabier Ormazabalen oroimenezko festa egingo dute gaur Labeaga aretoan
Bekaren irabazleen, Alex Areizagaren eta Alex Txikonen ikus-entzunezkoak emango dituzte
Gaur Xabier Ormazabalen oroimenezko festa egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan. 19:00etan Xabier Ormazabal beka deialdiaren aurkezpena egingo dute. Ondoren, 2019ko bekaren irabazlearen eta 2021eko irabazlearen ikus-entzunezkoak emango dituzte. 2019ko edizioa Ander Zabalzak irabazi zuen. Zabalza Artikotik gertu dauden parajeetan bidea berriak ireki ditu. 2021eko beka, berriz, Maialen Rojok irabazi zuen. Alpeetan bide berri bat ireki du.
Mokadutxoa egin aurretik, beste dokumental bat emango dute: Alex Areizaga zumarragarraren Itzalak. Bilboko Mendi Film lehiaketara aurkeztu zuen, abenduaren 13an, sail ofizialean. Bukatzeko, 21:30ean Alex Txikonek Manaslu neguan ikus-entzunezkoa emango du. Txikon Manaslu mendia neguan eta oxigeno artifizialik gabe igo duen lehen alpinista izan da.
Festa hau Xabier Ormazabal zenaren omenez antolatzen da. Xabier Ormazabal 2004ko urrian hil zen, Cho Oyu jaisten ari zela. 23 urte bakarrik zituen. Ordurako, SESB-eko mendi altuenak, Shisha Pangma eta Cho Oyu mendiak igoak zituen.