
Guztira 51 batzarkide daude. Lurraldea lau hauteskunde barrutietan dago banatuta, eta Goierriko udalerriak Orian daude. Oria barrutiari bederatzi batzarkide dagozkio

Igandera arte iraungo dute Beasaingo Loinatz jaiek. Egun osoko festa izango da mozorroen eguna, larunbata. Herri kirol jaialdia izango da festetako azken ekintza

Igandeko udal eta foru hauteskundeetan 51.331 goierritarrek dute boto eskubidea. 66 zerrendatan 811 hautagai daude. Emakumeak %48 dira, baina alkategai %35

Gaur margoketa lanekin dabiltza. Aurreikuspenen arabera, ekainean amaituko dituzte lan guztiak. Frontoia erabili dezakete aurrerantzean herritarrek.

Hotz Legazpiri emango diote dirua, errefuxiatuen alde lan egiten jarraitu dezan.

Gaur hasi eta ekainaren 21era arte kontzertu eta emanaldi ugari egingo dituzte ikasleek.

Beasaingo Loinatz Jaietako bigarren asteburua ekintzaz betea dator: mozorro festa, kirol eta gastronomia probak, kultur emanaldiak... Goierri Trail Kopako zazpigarren proba ere jokatuko da: Zaldibiako Mendi Lasterketa. Ordizian, Idiazabal Gaztaren Kofradiak 33. kapitulua egingo du


Zaldibiako, Anoetako, Idiazabalgo eta Legorretako dantza taldeek emanaldia eskainiko dute, 18:30ean, plazan.

Kontzertua 19:00etan izango da, parrokian, doan.

Bekaren irabazleen, Alex Areizagaren eta Alex Txikonen ikus-entzunezkoak emango dituzte



