Beasain goitik behera mozorrotu da
Mozorroen eguna da gaur. Loinaz jaiek bihar dute amaiera. Sukaldaritza lehiaketa egin dute eguerdian, eta Aitz Zorrotz elkarteak irabazi du.

Loinaz jaietako bigarren asteburuan, mozorroz bete da gaur Beasain goizetik, mozorroen eguna ospatzeko. Eguraldia lagun, adin guztietako kuadrillek kolorea eta umorea jarri dute herriko erdiguneko kaleetan. Festak jarraipena izango du arratsaldean eta gauean zehar, baita bihar ere.
Sukaldaritza lehiaketa
Goiz eta eguerdian, bestalde, elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa egin dute Loinazko San Martin plaza azpialdean. Aitz Zorrotz elkarteak izan da lehen sailkatu, bigarrena Arrano eta hirugarrena Loinaz abesbatza. Zortzi partaide izan dira, eta baratxuri zopa eta bakailao kokotxak prestatu behar izan dituzte.
JAI EGITARAUA
GAUR, MOZORRO EGUNA
19:00. Kontzertua Demode Quartet, Erauskin plazan.
21:00-01:00. Indarkeria sexistaren informazio gunea, Zaldizurreta kalean.
22:00. Kontzertuak: Muxutruk erromeria, Xsakara eta DJ Gorritxu eta Laztana. Txosnagunean
23:00. Kontzertuak: Disnoktika eta Defiction DJak, Bideluze plazan.
00:00-03:00. Testing programa: drogen erabileraren arriskuak murrizteko informazioa eta sustantzia ilegalen analisi gunea. Zaldizurreta kalean.BIHAR
09:00. Iturengo Aurizko Joaldunen esnadeia.
10:00. Musika Eskolako dultzaineroen esnadeia.
10:30. Beasaingo 21. Dantza Topaketa. Dantzarien ibilaldia auzoetatik abiatuta.
12:00. Beasaingo Hiria argazki lehiaketa eta 24. Igartza saria argazki lehiaketako sari emateak. Erakusketaren inaugurazioa. Igartzako jauregian.
12:00. Ekaitz Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Doinuzar Gaiteroak lagunduta, Ezkiaga auzotik.
12:00. Beasaingo 21. Dantza topaketa. Barrendain plazan.
13:00. Kontzertua: Errenteriako kultur elkarteko banda eta Beasaingo Loinatz udal musika eskolako banda. La Salle ikastetxean.
17:30. Dantzaokea eta play-backa. Bideluze plazan.
18:00. Beasaingo 21. Dantza topaketa. Kalean zehar.
18:30. Beasaingo 21. Dantza topaketa: azken kalejira. Erauskin plazan.
19:00. Herri kirol jaialdia. Aizkolariak: Mikel Larrañaga Arkaitz Jauregi / Julen Alberdi Txikia Iñaki Azurmendi. Uxue Antsorregi / Maika Aristegi. Harri jasotzaileak: Jokin Eizmendi, Udane Ostolaza eta Gari Garmendia. Lasto-altxatzailea: Jose Migel Bustintza Tubi. Dolarea parkean.
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()