Errekorren edizioa izan da Zaldibiako mendi lasterketarena
Eguraldi bikainak lagunduta eta inoizko partaidetza handienarekin egin dituzte bi lasterketak. Gizonezkoen bi probetan hautsi dituzte errekorrak.

Ausa Gaztelu Mendi Klubak antolatuta, Zaldibiako mendi lasterketen laugarren edizioa jokatu da gaur goizean. Lasterketa motzean Irati Larrañaga usurbildarra eta Gontzal Murgoitio elorriotarra izan dira irabazleak, eta lasterketa luzean, Lide Urrestarazu eta Hassan Ait Chaou, iazko edizioko bi irabazleak, hain zuzen. Gizonezkoen bi probetan errekorrak hautsi dituzte Murgoitiok eta Ait Chaouk.Bestalde,
Biak batuta, 308 korrikalarik zuten izena emanda mendi lasterketa honetarako, eta inoizko partaidetzarik handiena izan da. Goierri Kopa Trailerako puntuagarriak ziren bi probak.
Lasterketa luzea 09:00etan abiatu da, eta partaideek 28 kilometroko eta 1.950 metro positiboko trail distantzia zuten egin beharra, Zaldibiako eta Enirio-Aralar Mankomunitatearen lurretan. Herriko plazatik irten, eta Gazteluko tontorrera igo ondoren, Ganboraino jarraituta, Aralarko parke naturaleko gainetan ondo barneratu dira ondoren, eta Malkorri aldetik itzuli dira. Lasterketa motza 09:30an abiatu da; 15 kilometrokoa eta 1.000 metroko desnibel positibokoa, plazatik Gaztelura arteko joan-etorria egin dute korrikalariek. Aurreko egunak euritsuak izan arren, korrikalariek ez dute lokatz gehiegirik aurkitu bidean, eta eguraldi onak lagundu die goiz osoan. Helmuga inguruan giro bikaina izan da, eta amaieran, paella zegoen bazkaltzeko.
Bestalde, Euskaber enpresak erronka bota du aurten ere. Gazteluko puntara irteeratik arrautza bat eskuan osorik eramaten duten guztien artean, urte osorako arrautzak zozkatu ditu. Erronkan 118 korrikalarik parte hartu dute, eta 94ko lortu dute arrautza goraino osorik eramatea. Guztien artean egindako zozketan, Igor Irastortza besaindarra izan da irabazlea.
SAILKAPENAK
– Lasterketa motza, 15 km.
Gizonezkoak:
1. Gontzal Murgoitio, Elorrio. 1:09:38
2. Jokin Lizeaga, Urnieta. 1:13:25
3. Asier Azkarate, Arrasate. 1:13:461
Lehen zaldibiarra: Gaizka ErauskinEmakumezkoak:
1. Irati Larrañaga, Usurbil. 1:30:18
2. Leire Elola, Tolosa. 1:31:50
3. Nerea Goikoetxea, Ordizia. 1:35:56
Lehen zaldibiarra: Ainhoa Intsausti– Lasterketa luzea, 28 km.
Gizonezkoak:
1. Hassan Ait Chaou, Villabona. 2:24:32
2. Iñaki Olano, Altzo. 2:29:01
3. Gaizka Lasa, Legorreta. 2:39:59
Lehen zaldibiarra: Xuban MantzisidorEmakumezkoak:
1. Lide Urrestarazu, Ordizia. 3:09:56
2. Olatz Azazeta, Altsasu. 3:24:15
3. Leire Olazabal, Deba, 3:31:36
Lehen zaldibiarra: Janire LopezGOIERRI KOPAKO LIDERRAK: Beñat Ibañez eta Maider Unanue