Samuel Fernandezek irabazi du Beasaingo Loinaz proba
Nicolas Alustiza zumarragarrak mendiko saria eta tarteko helmugen saria irabazi ditu.

Samuel Fernandez Garciak irabazi ditu gaur eguerdian Beasainen Loinaz txirrindulari probaren 72. edizioko txapela eta garaikurra, Olaberrian ihes egin ondoren helmugara atzetik oso gertu talde jarraitzailea zuela. Elite eta 23 urtez azpiko 92 txirrindulari iritsi dira Loinaz elkarteak antolatutako probaren helmugara 131 kilometroko ibilbidea osatu eta gero, batez besteko 42,76 kilometro orduko abiadurarekin.
Fernandez Garciarekin batera, helmugara bi segundora sartu diren Unai Zubeldia Elduaienek eta Ander Ganzabal Bilbaok osatu dute podiuma. Taldeko saria Laboral Kutxak irabazi du, eta mendiko saria Nicolas Alustiza Goenaga zumarragarrarentzat izan da, baita tarteko helmugen saria ere.
Lasterketa honetan Elite eta 23 urtez azpikoen Euskadiko txapelak ere jokoak ziren. Elite mailan Ander Ganzabal Bilbaok irabazi du, eta 23 urtez azpikoetan Unai Zubeldia Elduaienek.
Sailkapenak eta sariak:
1. Samuel Fernandez Garcia, Caja Rural-Alea: 3:04:06
2. Unai Zubeldia, Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi: +0:02.
3. Ander Ganzabal Bilbao, Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi: +0:02
Taldeko saria: Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi
Mendiko saria: Nicolas Alustiza Goenaga, Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi
Tarteko helmugetako saria: Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi
Euskadiko txapelketa, Elite maila
1. Ander Ganzabal Bilbao, Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi
2. Imanol Alvarez Arriola, Eiser-Hirumet
3. Patxi Plazaola Esnaola, Megamo Cycling Team Club Espor
Euskadiko txapelketa, 23 urtez azpikoa
1. Unai Zubeldia, Laboral Kutxa-Fundacion Euskadi
2. Julen Arriolabengoa Beitia, Caja Rural-Alea
3. Alez Diaz Alvarez, Baque Team