Ataunen EH Bilduk zazpi zinegotzi lortu ditu, 602 boto jasota
EAJk 214 boto eta bi eserleku lortu ditu.

EH Bilduk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu udal hauteskundeetan. 602 boto jaso ditu, eta zazpi eserleku izango ditu udalbatzan, orain baino bi gehiago. EAJk, bere partetik, 214 boto eta bi eserleku lortu ditu. PSE-EEren hautagaitzak 11 boto izan ditu.