EH Bildu nagusi Zerainen

EH Bilduk irabazi ditu udal hauteskundeak Zerainen. EH Bilduk 112 bozka lortu ditu eta Zerain Burujabek, berriz, 89. Boto zuriak 4 izan dira eta baliogabea bakarra. 206 pertsonak eman dute botoa. Parte hartzea %92,37koa izan da. Gorka Urteaga izango da Zeraingo alkatea datozen lau urteetan.
Urteaga pozik ageri da. “Oso gustura gaude parte hartzearekin. Adineko asko joan dira bozkatzera, adibidez. Eta herriak gure alde bozkatu du. Ondo egindako lanaren seinale da. Erronka oso polita dugu gure aurrean. Bizikidetza behar dugu. Saiatuko gara, baina ez dago gure esku bakarrik”.

Gorka Urteaga EH Bilduren zerrendaburua.