EH Bilduk irabazi du Zaldibian, orain arteko indar banaketari eutsita
Sei zinegotzi lortu ditu, eta EAJk hiru.
Zaldibiako udalbatzak orain arteko indar banaketarekin jarraituko du 2023-2027an ere. EH Bilduk sei zinegotzi izango ditu, eta EAJk hiru. %66,91ko parte-hartzea izan da. EH Bilduk 474 boto jaso ditu, eta EAJk 239. PSE-EEk 18 boto lortu ditu (orain lau urte, 5), baina ordezkaritzarik ez.