Ezkio Eraikizentzat izan da berriz botoen gehiengoa
Ez zen ezustekorik espero eta hala izan da. Ezkio Eraikiz herri kandidaturak irabazi ditu hauteskundeak beste behin Ezkion eta Itsason. Guztira, 311 bozka jaso ditu herri kandidaturak, orain lau urteko emaitzak 82 bozkatan hobetuta —229 izan ziren 2019an—. PSE-EEk aldeko 18 bozka izan ditu, 2019an baino 10 gutxiago. Zuriak 16 izan dira eta baliogabeak 3.
Joseba Telleria izango da datozen lau urtetan Ezkio eta Itsasoko alkatea. “Pozik” agertu da lortutako emaitzarekin, baina batez ere, izan den parte hartzearekin. Boto emaileen kopuruak gora egin du “parte hartzea nahikoa altua izan da eta horri egin nahi diot gaur azpimarra”, esan du. Boto emaileek orain arte egindako lana “baloratu” dutela uste dut Telleriak; Ezkioren eta Itsasoren arteko harremanak horretan ere lagundu duela uste du.