Gabiria Hautesle Elkarteak botoen %96 jaso du, eta zazpi zinegotziak lortu ditu
Hautesleen %66,4k parte hartu du.

Gabirian GHE Gabiria Hautesle Elkarteak jarraituko du udalbatzako zazpi eserlekuetan. Botoen %95,89 lortu du, eta 257 boto jaso ditu. Beste hautagaitzak, PSE-EErenak, 3 boto (%1,11). Boto zuriak 8 izan dira, eta baliogabea bat.