Gaintzan hautesleen %77k parte hartu dute bozketan
Gaintzako Herria zerrenda zen aukera bakarra, eta bertako bost hautagaiei boto nominala eman diete.

Gaintzako hautesleen gehiengo zabala joan da gaur hauteslekura, eta Gaintzako Herria hautagai zerrenda bakarrari sustengua eman diote. 101 hautesleko erroldatik, 77k eman dute botoa. Boto nominala izan da, 250 biztanletik beherako herrietan egiten den legez.
Hautagaiei dagokienez, Jon Gorrotxategik 63 boto jaso ditu, Auritz Aurtenetxek 55, Uxue Irastortzak 55, Jokin Garmendiak 50 eta Pablo Jesus Sesmak 43. Ekainaren 17an osatuko dute udala, eta orduan erabakiko dute hautetsiek alkatea zein izango den.
Foru hauteskundeei dagokienez, EH Bilduk 32 boto, EAJk 22, Elkarrekin Podemosek 3 boto eta Stop plataformak 2 jaso dituzte. 13 zuri eta 2 baliogabe ere izan dira. 74 hauteslek parte hartu dute.