Loinatz Jaiei agurra dantzan
Beasaingo Loinatz Jaiei dantzan eman diete agurra haurrek, Atxipi Aisialdi Taldeak antolatutako playback-ean.

Bi aste igaro dituzte beasaindarrek jaietan murgilduta, baina hauei agur esateko unea iritsi da; amaitu dira 2023ko Beasaingo Loinatz Jaiak. Etxeko txikienek umore ederrean esan diete agur. Urtero legez, Atxipi Aisialdi Taldeak playback-a antolatu du herriko jaien azken egunean eta haur ugari gerturatu dira bertara, parte hartzera zein lagunak ikustera.
Abesti ugari entzun ahal izan ditugu arratsaldean Bideluze Plazan, horien artean abesti ezagun ugari: Zetak taldearen Itzulera, Bulegoren Bueltan da, baloreak, Kai Nakairen Kolpe… 17:30etan hasi eta 15 taldetik gora aritu dira oholtzan dantzan.