Maite Garmendiak lortu du boto gehien Altzagan
Altzagako hautesleen gehiengoak eman du bozka gaur. 127 herritar zeuden botoa ematera deituta eta 94k parte hartu dute.

Altzagako hautesleen gehiengoak eman du bozka gaur. 127 herritar zeuden botoa ematera deituta eta 94k parte hartu dute. Boto nominala izan da 250 biztanletik beherako herria delako.
Hautagaiei dagokienez Maite Garmendia Erauskinek 62 bozka jaso ditu, Ianire Aranzabek 54, Ramon Elkorok 46, Ander del Riok 45, eta Asensio Urretabizkaiak, 44.