Mohanraj eta Alonso Beasain Hiria eta Igartza argazki lehiaketako garaileak
Arun Mohanraj eta Arai Alonso izan dira aurtengo Beasain Hiria eta Igartza argazki lehiaketako garaileak, hurrenez hurren. Gaur goizeko 12etan egin dute sari banaketa ekitaldia.

Beasain Hiriak eta Igartza argazki lehiaketak badituzte irabazleak iada. Aurten lehenengo urtea izan da bi lehiaketa hauek banatuta egin dituztena. Beasain Hiria lehiaketan 107 parte-hartzaile izan dira aurten eta 400 argazkitik gora jaso dituzte. Igartza argazki lehiaketan, berriz, 29 parte-hartzaile izan dira aurtengo edizioan eta guztira 274 lan jaso dituzte. Epaimahaiak lan guztien arteko aukeraketa egin ondoren, gaurkoan irabazleek sariak jaso dituzte goizeko 12etan Igartzako Jauregian egindako sari-banaketan.
Irabazle askok ezin izan dute sari-banaketara etorri, beste herrialde batzuetako argazkilariak baitziren irabazleen artean. Lehenik eta behin Beasain Hiria sariekin hasi dira eta ondoren, Igartza argazki lehiaketako sariak eman dituzte. Amaieran, bertan egon ezin izan duten argazkilari irabazleen hitzak entzun ahal izan dituzte, bideo bitartez eskerrak bidali baitizkie, baita argazkiaren nondik norakoen azalpena ere.
Herritarrak ere izan dira irabazleen artean, Beasain Hiria sarian Javier Ortiz Moreno egin da herriko sariaren eta aipamen bereziaren jabe, ‘Geometría elíptica’ lanarekin.
Datorren egunetan lehiaketa hauetako argazkirik onenak Igartzako Jauregiko Erakusketa gelan egongo dira ikusgai.
Sailkapena
- Beasain Hiria
- Arun Mohanraj (Erresuma Batua) – “Under”
- Manu Barreiro Rodriguez (Euskal Herria) – “La Dama del Velo Rojo VI”
- Andre Boto (Portugal) – “Rojo”
-
- Herriko saria eta aipamen berezia: Javier Ortiz Moreno – “Geometría elíptica”
- Aipamen bereziak:
- Oscar Manso Navas (Euskal Herria) – “Ave Fénix”
- Manel Puigcerver Oliván (Kataluinia) – “Dorados reflejos”
- Pablo Perez Herrero (Euskal Herria) – “Desde Abajo”
- José Agustín Gurruchaga (Euskal Herria) – “Recuerdos”
- Carlos Navarro Corberá (Espainia) – “Mare a tot color”
- Igartza Saria
- Arai Alonso Melian (Espainia) – “Apocalipsis”
- Enrique López-Tapia de Inés (Espainia) – “Mundos de hielo”
- Arai Alonso Melian (Espainia) – “Lluvia de estrellas”
-
- Aipamen bereziak:
- Igor Altuna Azcargorta (Euskal Herria) – “Crying”
- Iñaki Bolumburu Echeandia (Euskal Herria) – “As time goes by”
- Jerzy Lazniewski (Polonia) – “Frozen history”
- Iñaki Bolumburu Echeandia (Euskal Herria) – “Resistance”
- Arai Alonso Melian (Espainia) – “La nueva vida”
- Aipamen bereziak: