Muñagorrik eta Gorospek lortu dituzte boto gehien Araman
Bost zinegotzi dagozkio Aramari, eta bost hautagai aurkeztu dira, zerrenda bakarrean, Aramako Herritarren Batzarra taldean. Bostek osatuko dute udalbatza.

Asier Muñagorri eta Jon Ander Gorospe izan dira Araman boto gehien jaso dituzten hautagaiak. 250 biztanletik beherako herria izanik, bozkak nominalak izan dira. Herritar bakoitzak gehienez 4 hautagai aukeratu ditu. Talde eta zerrenda bakarra aurkeztu dute Araman, Aramako Herritarren Batzarra, 5 lagunekin, eta Aramari 5 zinegotzi dagozkionez, bostek osatuko dute udalbatza.
91 herritarrek eman dute botoa, %64,53k. Asier Muñagorrik 71 boto jaso ditu, Jon Ander Gorospek beste 71, Aritz Insaustik 67, Udane Arizmendik beste 67, eta Iker Irribarriak 52. Bi boto zuri izan dira.