Olaberrian OEOk irabazi ditu udal hauteskundeak, baina EH Bilduk hirugarren zinegotzia lortu du
Lau zinegotzirekin, gehiengo osoarekin jarraituko du OEO taldeak, 284 boto jasota. EH Bilduk 182 papertxo lortu ditu, eta PSE-EEk 20

Olaberriko OEO hautesle elkarteak jarraituko du udal agintean 2023-2027 lau urtekoan. Lau zinegotzi lortu ditu, 284 botoren babesarekin. Baina tartea murriztu dio EH Bilduk, eta zinegotzi bat gehiago sartuko du udalbatzan: hiru denera. 182 boto jaso ditu koalizioak. PSE-EEk, bere aldetik, 20 boto jaso ditu, baina ez du ordezkaritzarik lortu.